Anoetan euskaraz bizi gara. Udalerri euskalduna da gurea, eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kidea da Anoetako Udala ere.
Horregatik, zuzenean eragiten digu Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epaiak.
Eskuin muturreko Vox alderdi espainiarraren eskariz, EAEko udal legearen dekretutik baliogabetutako
artikulu gehienak atzera bota ditu epai horrek, euskara lehenetsiz gero, hizkuntzen koofizialtasuna urratzen dela iritzita.
Anoetako Udalak bat egiten du UEMAk egindako irakurketarekin, eta kaltetu gisa,
bat egiten du euskararen eta euskaldunon eskubideen defentsan UEMAk larunbat honetarako deitu dituen elkarretaratzeekin ere.
Beraz, dei egiten diegu euskaltzaleei, euskalgintzako eragileei eta oro har
herritar guztiei euskararen aurkako eraso hau salatzera eta euskararentzat justizia eskatzera kalera atera daitezen, larunbat
honetan, 12:00etan, Tolosako udaletxe aurrean egingo dugun elkarretaratzera.