Euskara ikasi edo hobetu nahi baduzu herritik edo Tolosaldetik mugitu gabe, begiratu informazio-orria eta, ikastaroren bat interesatzen bazaizu, jar zaitez harremanetan dagokion euskaltegiarekin edo Udalarekin (taldeak sortuko dira gutxieneko ikasle-kopurua osatzen bada).

Informazio gehiago behar baduzu, Anoetako Udaleko euskara zerbitzuarekin jar zaitezke harremanetan, astelehen, asteazken eta ostiraletan, 08:30etik 15:00etara, 943651200/4 telefonora deituz edo euskara@anoeta.eus helbidera idatziz.

Epea

2026ko irailaren 1etik 18ra.

Andoaingo AEK Euskaltegia

  • Matrikula epea: 2026ko irailaren 1etik 18ra

  • Helbidea: Plazaola kalea 2, behea - Andoain

  • Telefonoak: 943 591 704 - 688 746 643

  • E-posta:andoain@aek.eus

Tolosako Aitzol Udal Euskaltegia

  • Matrikula epea: 2026ko irailaren 1etik 18ra

  • Helbidea: Rondilla kalea 34-B, 3.a - Tolosa

  • Telefonoak: 943 651 006

  • E-posta:aitzolue@tolosa.eus