Euskal Jai arrakastatsu eta gogoangarria ospatu da asteburuan Anoetan, herritarren konpromiso, parte hartze eta lanari esker.

Auzolana eta festa uztartuz, lehen lerroan jarri dira berriro Euskal Jaiaren baloreak: batetik, Euskal nortasuna, kultura eta hizkuntza , eta bestetik, 1. Sektorea bestetik bertako produktu eta ekoizleak bultzatuz.   

Zaila da guztiak zerrendatzea, baina ezin ditugu aipatu gabe utzi Euskal Jai Batzordea, herriko eragileen elkarlana, Anoetako talogileak eta beren ekarpena egin duten beste hainbat eta hainbat herritar.

Denon artean egiten dugu Anoeta bizia!