Lasarbe auzoko (Lasarbe 14 eremua) udal etxebizitza tasatuen zozketa eta esleipen prozedura amaitu ostean, 10 etxebizitza geratu dira saldu gabe.
Fase berri honetan, ez da zozketarik egingo eta salmenta prozedura irekia eta zuzena izango da. Etxebizitza hauetako bat erosteko, interesa duten pertsonek baldintzak bete eta Construcciones Aburuza enpresaren bulegora zuzendu beharko dute beren erosketa-borondatea adierazteko.
Zeintzuk dira bete beharreko baldintzak? Etxebizitza tasatuen ordenantzan jasotako oinarrizko baldintzak mantentzen dira:
Eskualdean erroldatuta egotea.
Errenta-maila zehatz baten barruan egotea.
Etxebizitzaren jabetza eskrituratzeko garaian beste etxebizitzarik ez izatea. (Ez da beharrezkoa aurreko zozketako zerrendetan egon izana).
