Bete beteko agendaren baitan, lehenik saharar instituzioak bisitatu ziren: saharar parlamentua, kooperazio ministerioa, Media Luna Roja Saharaui eta Informazioa ministerioa. Bestetik, Saharar errefuxiatu kanpamenduetan lan egiten duten elkarte eta gizarte eragileen lana ere ezagutzera aukera izan da: UNMS (Union Nacional de Mujeres Saharauis), AFEPREDESA (Asociacion de familiares de presos y desaparecidos Saharauis) eta UJSARIO (Frente Polisarioko gazte erakundea).
Jarraitzeko euskal instituzio eta erakundeetatik finantzatuko hainbat proiektu ezagutzeko aukera izan da: Saharako instituzio publikoen ibilgailu pisutsuentzat tailerra, ur eta ingurugiro ministeriora bisita eta Mundu Bat fundazioa.
Bukatzeko, sorpresaz, Saharar Errepublika Arabe Demokratikoaren, SEAD, (Republica Arabe Saharaui Democratica, RASD) presidentearen bisita jaso dugu. Bere esker ona adierazi du maila ezberdinetako euskal instituzietako ordezkariek saharar errefuxiatu kanpamenduetara bisita eginez saharar herriari adierazitako elkartasun eta babesagatik.
Bidaia honetan Saharar errefuxiatu kanpamenduetako Dajla wilaiako Yreifia dairak senidetze proposamena egin dio Anoetako Udalari. Anoetako udalaren lana izango da hurrengo aste eta hilabeteetan senidetze prozesua bukaeraraino eman eta saharar herriarekiko elkartasun sareak indartzea.
Bidaian zehar jasotako esperientzia eta informazioa jasota, bart, gaualdean, Euskal Herrirako bidea hartu zuten.
Bidaiaren informazio gehiago nahi duenak Egoitz Luisa alkatearen facebook orrialdean aurki dezake.