Irurako Udalak, Donostiatik Tolosara doan zuzeneko autobusaren Irurako geltokiari buruzko proposamena aurkeztu zion Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatuari. Proposamen horren xedea da, gutxienez eskaripeko zerbitzu modura, autobusaren geldialdia Iruran egiteko aukera aztertzea.

Testuinguru honetan, Irurako Udalak galdetegi bat jarri du herritarren eskura, linea honi buruz dituzten beharrak, erabilera-ohiturak eta iritziak jasotzeko helburuarekin. Inkesta horren emaitzak Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako Departamentura helaraziko dira, zerbitzuaren inguruko erabakiak hartzerakoan kontuan har daitezen.

Galdetegia esteka honen bidez bete daiteke:
Irurako Udalaren galdetegia

Era berean, Irurako Udalak Anoetako bizilagunei ere parte hartzeko aukera eskaini die, Donostia–Tolosa linearen inguruan izan ditzaketen proposamenak eta ekarpenak bideratu ahal izan ditzaten. Anoetako Udalak, aukera hori baliatuz, herritarrei dei egiten die galdetegia betetzera eta, horrela, bi herrietako erabiltzaileen iritziak jasoko dira. 

Jasotako proposamen guztiak Foru Aldundiaren esku jarriko dira, autobus-linearen hobekuntza posibleak aztertu eta aurrera eramateko asmoz.