Datorren apirilaren 26an, igandea, Dantzari Txiki Eguna ospatuko da Anoetan. Eskualdeko hainbat dantza taldetako haur eta gazteak herrian bilduko dira, euskal dantzen tradizioa eta jai giroa lau haizetara zabaltzeko.
Egun osoko egitaraua antolatu da herritar guztiek dantzaz gozatu dezaten:
10:30: Dantzarien kalejira Anoetako kaleetan zehar.
12:00: Partaideentzako hamaiketakoa.
12:30: Ekitaldi nagusia herriko plazan, talde guztiak elkarrekin.
13:00: Goizeko saioari amaiera ematea.
18:00: Anoetako plazan Anitz dantza taldearen emanaldia.
Aurtengo edizioan, Anitz, Amets Bide eta Alurr dantza taldeek parte hartuko dute, beste hainbat talderrekin batera. Anoetako Udalak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu dantzariak animatzera eta herrian sortuko den giro bikainaz gozatzera.
