Herriko festen atarian, Anoetako Udalak buruarinak egiteko eta erraldoiak dantzarazteko tailerrak antolatu ditu maiatzerako. Ekimen honen helburua haur eta gaztetxoak herriko kulturara gerturatzea eta festetako pertsonaia esanguratsuenak ezagutaraztea da.
Izena emateko epea maiatzaren 4tik 7ra bitartean egongo da zabalik, online (buruarinak egiteko tailerra eta erraldoiak dantzarazteko tailerra) edo Ikastolan bertan. Tailerrak plazan egingo dira, 17:30etik 19:30era, eta adinaren arabera banatuko dira saioak: HHkoek maiatzaren 22an izango dute hitzordua, LH 1 eta 2koek maiatzaren 28an, eta LH 3tik 6ra bitartekoek maiatzaren 29an. Azken egun horretan, kalejira berezi bat egingo da herrian zehar dultzaineroekin batera.
