Joan den asteartean bizi testamentuari buruzko saioa egin zen Udaletxeko balioanitzeko gelan, eta bihar bigarren saioa izango da.
Lehenengo saioan, 23 emakumek eta 5 gizonek hartu zuten parte. Duintasunez Hiltzeko Elkarteko kideek Bizi-testamentuaren gaineko azalpenak ematearekin batera, dokumentazioa banatu zuten partaideen artean, sakontasunez ondo irakurtzeko.
Bizi testamentuarekin aurrera egin nahi dutenek bihar dute bigarren hitzordua, arratsaldeko 18:30ean Liburutegian. Bertan, ordezkarien eta hiru lekukoen sinadurak eta nortasun agirien fotokopiak aurkeztu beharko dira, horrela, dokumentazio guztia antolatu eta egokitasunez aurkezteko. Dokumentazioa Tolosako Osasun Zentroan aurkez daiteke, edo Donostian dagoen Aurretiazko Borondateen Erregistroan aurrez hitzordua hartuta (Antso Jakitunaren Kalea, 35, 943023006)a, edo posta zertifikatuaz ( Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroa, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, Donosti kalea 1, 01010 Gasteiz).