Anoeta eta Irura artean ospatuko dira lehenak, ostiral honetan. Anoetako plazan elkartuko gara arratsaldeko 18:00etan, eta herritarrak agurtu ondoren, bi herriak lotzen dituen zubitik barrena Irurara iritsiko gara.
Inauteriei ongietorria emango dien kalejira honetara herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu, kalderero-kantuak ahoan, zartaginak eskuetan eta, nola ez, jai giroan.
Eskerrak eman nahi dizkiegu, lehenik, Loatzo Musika Eskolako zortzi herrietatik etorriko diren musikariei, baita gurekin batera ariko diren boluntarioei ere, kalejira zaintzen, txorizoak prestatzen… zuek gabe ezinezkoa litzateke jai hauek aurrera eramatea.
Eta, nola ez, parte hartzera animatzen zaituztegu!
Badatoz inauteriak iragartzen dituzten kaldereroak!
