Imajinatu  herrian bertan ekoitzitako energia baliatzea eta auzokoekin elkarbanatzeko moduak adostea. Hain zuzen ere, horrelako aukerak eskaintzen ditu energia komunitate baten sorrerak.

Baina... zer da zehazki energia komunitate bat?

Ez dago arazorik horren inguruan inoiz ezer entzun ez badazu edo kontzeptua sakon ezagutzen ez bada; izan ere, horretarako antolatu dira tailer batzuk, Anoetan. Saio horietan, energia komunitatearen oinarriak modu argi eta praktikoan azalduko dira, eta, aldi berean, Anoetan zer-nolako ekimenak garatu daitezkeen eta nor izan daitekeen parte hartzaile argituko da.

Datozen asteetan, hiru tailer eskainiko dira, ideiak partekatzeko eta Anoetaren trantsizio energetikoa nola eraiki kolektiboki aztertzeko.

Burujabetza energetiko gehiago, jasangarritasun eta aurrezpen gehiago!

Maiatzaren 7an izango da hitzordua.

1.Saioa