2025eko egutegirako argazkiak bidali dituztenen artean, Nafarroako hainbat produktuz osatutako Errigorako saskia zozketatu da, eta irabazlea, Orreaga Aranburu herritarra izan da. 

Egutegian Aranbururen hiru argazki aukeratu ziren; hala nola, azalekoa, maitza-ekainekoa (San Juan suarena) eta uztaila-abuztuko pilotagilearena. 

Egutegia herriko etxe guztietara banatu da dagoeneko.