Anoetako Udalak dinamizatu du irailetik hona garatu den energia komunitate bat sortzearen inguruko prozesua.

Hemendik aurrera ARGIBERRI izango da energia komunitatea kudeatuko duen elkartea. Gaur gaurkoz 30 bazkidek osatzen dute ARGIBERRI elkartea; 28 herritarrek, Anoetako Herri Ikastolak eta Anoetako Udalak.

Atzoko eraketa batzarrean, elkartearen zuzendaritza batzordea onetsi zen eta ARGIBERRI bere kabuz funtzionatzen hasiko da.

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, Anoetako Udalak lagatako bi estalkietan instalazio fotoboltaikoak jartzeko proiektuarekin abiatu da ARGIBERRI elkartea eta aurrera begira ere bazkide berriei irekita egongo da proiektua.

Jarrai dezagun komunitate ikuspegia ardatz eta energiaren kudeaketa arduratsua oinarri, denok artean Anoeta eraikitzen!