Asteburu honetan Anoeta FT-ko bi talde nagusiek berebiziko partidak jokatuko dituzte, eta herritarren bultzada inoiz baino beharrezkoagoa izango dute Abraham Olano kiroldegian.
Alde batetik, gaur bertan, ostirala (maiatzak 8), 20:30ean, 2. mailako taldeak Ostiko izango du aurkari
Bestalde, igandean (maiatzak 10), 13:00etan, 1. mailako taldearen txanda izango da Goierri KE-ren aurka
Zatoz Abraham Olanora eta bultzatu ditzagun gure taldeak garaipenera!
