Botere Judizialeko Lege Organikoaren 99 – 103, 302, 303 eta 309 artikuluek eta Bake Epaileen ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduak xedatutakoa betez, Anoetako Udalean Bake Epaile ordezkoa hautatzeko deialdia egiten da.

Iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik 15 lanegunetako gehienezko epea zabaltzen da, Anoetako Bake Epaile ordezkoa izateko interesa dutenek eta legeak jarritako baldintzak betetzen dituztenek idatziz eskaera aurkeztu dezaten udaletxeko erregistroan.

Behin eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, Udalbatzak Bake Epaile ordezkoa aukeratuko ditu eskaerak aurkeztu dituztenen artean, beti ere, ezarritako legezko betebeharrak betetzen badituzte.

Anoetan, 2026ko martxoaren 31ean.