Urteak daramatza Anoetako udalak herri sarrerako bidegurutzearen arazoaz Gipuzkoako Aldundia ohartarazten, izan ere bere jabetzako baita errepide hori. Udaletik lehentasunezkoa da bidegurutze hori konpontzea, bai autobus erabiltzaileentzat zein ibilgailuz bidegurutzea erabiltzen dutenentzat arriskutsua baita.
Udalak biribilgune baten aldeko apustua egin izan du beti, baina Aldundiko teknikariek beharrezko neurketa eta azterketa burutu ondoren aukera hori ez dute bideragarri ikusten eta beste proposamen bat bideratu zioten udalari.
Aldundiaren proposamena Anoetako udalarentzat egokiena ez izan arren, lehentasunezkoa ikusi da irtenbide bat ematea arazo honi. Horregatik Aldundiko kideak gonbidatu genituen abenduaren 12an Udaletxera herritarren aurrean beraien proposamena azaltzera eta deialdi hau bando bidez zabaldu zuen udalak. Udaleko web orrian eta sare sozialetan zabaldu zen moduan geroztik udaletxean egon da proiektuaren informazio osoa interesa zuten herritarren eskura.
Jaso ditugun iritzi eta ekarpenek ez dute zalantzan jarri Aldundiaren proposamena eta beraz Anoetako Udalak onartzea erabaki du oraingo egoera bere horretan mantentzea ezinezkoa delako. Hala jakinarazi zaio iada Aldundiari eta prozesua martxan jartzea adostu dugu. Hala ere, aurrerantzean ere proiektuaren gainean egongo gara bere egokitasuna bermatzeko.
Oraindik garaiz da epeetaz hitzegiteko, baina informazio zehatzago izan ahala jakinarazten joango gara. Bitartean informazio gehiago nahi duenarentzat eskuragarri egongo da udaletxean.