Udalak herritarren eguneroko bizitza errazteko helburuarekin, "Galdu & Aurkitutako Gauzen Gunea" izeneko atal berria jarri du martxan bere webgunean.

 Atal honen bidez, herrian galdu edo aurkitu diren objektuak identifikatu eta berreskuratzeko aukera izango dute herritarrek.

Webguneko atal berrian, galdu edo aurkitutako objektuen argazkiak eta deskribapenak aurki daitezke. Objektu horiek guztiak Anoetako Udalean gordeta daude, eta arrazoizko denbora bat igarotzean, jabeek ez badituzte berreskuratzen, bigarren bizitza emateko ahalegina egingo da edo hondakin gisara hartuko dira.

Herritarrek astelehenetik ostiralera, udal ordutegian, udaletxera bertaratu beharko dute galdutako objektuak berreskuratzeko edo aurkitutakoak entregatzeko. Zerbitzu honen bidez, Anoetako Udalak herritarren artean elkarlana eta ardurazko jarrera sustatu nahi ditu, herriko ondasunen zaintza eta berreskurapena erraztuz.

Objektuen zerrenda ikusteko, SAKATU HEMEN.