Anoeta udalerri euskalduna da, eta azken datu ofizialen arabera, anoetarren %77,2k daki euskaraz.
Anoetan belaunaldiz belaunaldi transmititu da euskara, eta etxean jaso ez duten ehunka anoetarrek ere ikasi dute. Euskaraz bizi da Anoeta, eta hala izaten jarritzea nahi da.
Horretarako, erakundeei dagokie euskaraz egiteko aukera zabaltzea eta bultzatzea, eta erraztasunak ematea herritar eta eragileei. Hori izanik Udalaren konpromisoa, hemendik aurrera izango diren erronkei egoki erantzuteko plangintza bat (AROA) osatzeko asmoa dago, herritar eta eragileekin elkarlanean. Egun hauetan etxean esku-orri bat eta galdetegi bat jasoko zenuten, euskarari buruzko galdera batzuekin. Azkar betetzeko galdetegia da, eta udalarentzat ezinbestekoa da zuen iritzia jasotzea (galdetegia online ere bete daiteke).
Eskertuko genizueke udalarekin elkarlanean aritzea prozesu honetan. Animatu eta bete galdetegia!
Azkenik, zuen ekarpenak jaso ondoren, parte-hartze saio ireki bat antolatuko dugu, plangintzaren estrategiak adostu eta ekintzak zehazteko eragile eta herritarrekin. Saio hau ekainaren 11n egingo da, 18:00etatik 19:30era, udaletxeko pleno aretoan.