Goizeko prestaketa eta entseguen ondoren, dantzari txikienek emanaldia eskaini zuten herriko plazan. 5 eta 11 urte bitarteko haurrek hartu zuten parte, eta ikusle ugari bildu zen inguruan; giro eguzkitsuak, gainera, festa giroa areagotu zuen.

Eguardiko atsedenaren ondotik, arratsaldeko saioa izan zen protagonista. Oraingoan, 11 urtetik gorako dantzariek hartu zuten plaza, eta, euria hasteko arriskua bazegoen ere, ikusgarria izan zen sortu zuten giroa: koreografia biziek eta musika alaiek ikusleen gozamenerako ekarri zuten berriro plaza bizitzara.

Horrela, borobilduta geratu zen 2025eko Anitz Eguna, eta baita ikasturteari amaiera emateko ekitaldia ere talde gehienentzat.

Gainerako taldeek ekainaren 13an emango diote amaiera ikasturteari, dantzari gazteen topaketan parte hartuz, Zaldibiko Iztueta Dantza Taldearekin eta Idiazabalgo Axari Dantza Taldearekin batera.

Azkenik, bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu Anitz Dantza Taldea modu zuzenean nahiz zeharkakoan laguntzen duzuen guztiei. Eta, noski, segi dezala Anoetak luzez Anitzekin batera dantzan!