Anoetako Udalak urgentziazko prozedura bidez abiatutako Alkartasuna jubilatuen etxeko taberna-jatetxea ustiatzeko deialdira ez da proposamenik aurkeztu. Ondorioz, abuztuan zehar itxita egongo da espazioa. Udalak irailean egingo du beste deialdi bat. Helburua herriko adinekoei eta herritar guztiei funtsezko gizarte eta aisialdi-zerbitzu honekin etenik gabe jarraitzea bermatzea da, bideragarritasun ekonomikoa errazten duten baldintzekin.