Anoetako Udalak deialdi publikoa ireki du zerbitzuarekin urgentziazko prozedura bidez eta etenik gabe jarraitzeko. Helburu nagusia herritarrei, eta bereziki adinekoei, funtsezko gizarte- eta aisialdi-gunea bermatzea da.
Anoetako Udalak Alkartasuna taberna-jatetxearen kudeaketa berria kontratatzeko prozesua abiatu du
Taberna-jatetxea itxi ez dadin eta zerbitzua bermatzeko, Udalak urgentziazko izapidetzearen aldeko apustua egin du prozedura ireki baten bidez
Proiektu bideragarria eta baldintzak
Udalak egindako azterketa ekonomikoak argi uzten du negozioaren finantza-iraunkortasuna, udalaren kargura gastu zuzenik sortu gabe
Kontratuaren iraupena: 2 urteko epea izango du, eta urtez urte luzatu ahal izango da gehienez beste 3 urtez
. Kanonaren lizitazio-aurrekontua: 9.000 euro urtean (BEZa barne)
. Proposamenak aurkezteko azken eguna: Uztailaren 22a, arratsaldeko 14:00etan.
Zalantzak argitzeko: Idatzi idazkaritza@anoeta.eus helbidera.
Lokal bakarraren ustiapena denez eta jarduera ezin denez zatitu, kontratua enpresa bakar bati esleituko zaio osorik
🔗 Lizitazioan parte hartzeko pleguak eta dokumentazio guztia ikusteko eta proposamenak telematikoki aurkeztek: Euskadiko Kontratazio Publikoaren Plataforma.
