Datorren ikasturtean euskara ikasteko edo maila hobetzeko asmoa duten herritarrek zabalik dute AEKren euskaltegietan izena emateko epea. Irailean Tolosalde osoko matrikulazio bateratua egingo den arren, ekainaren 30a baino lehen aurrematrikula egiten duten ikasleek abantaila garrantzitsuak izango dituzte:
- Prezioa: Bukatu berri den ikasturte honetako prezio bera mantenduko zaie (HABEk eta Euskarabideak diruz lagundutako ikastaroetan izan ezik).
- Ordainketa: Finantzaketa eta ordainketa modu malguagoak izateko aukera.
- Taldeak: Lehentasuna izango dute irailean taldeak eta ordutegiak eratzeko orduan.
Aurrematrikula egiteko epea ekainaren 30ean amaituko da. Izena ematea webgunearen bidez edota AEKren edozein euskaltegitan egin daiteke.
Egin aurrematrikula hemen: aek.eus/aurrematrikula/
