2025eko udaberrian, liztor asiarraren (Vespa velutina) hedapena kontrolatzeko helburuarekin, Tolosaldeko 23 udalerrik tranpatze-kanpaina bateratua abiatu zuten. Ekimen hori martxoaren hasieran jarri zen martxan eta maiatzaren erdialdera arte luzatu zen, sei asteko epean. Kanpainaren helburu nagusia zen erreginak harrapatzea, udako kolonia berriak sortzen hasi aurretik.

Kanpaina osoan zehar, Tolosaldeko 24 herritan guztira 5.560 erregina harrapatu dira. Herri bakoitzeko batez besteko harrapaketa 232 izan da, eta Anoetan, berriz, kopuru hori nabarmen gainditu da, 378 erregina harrapatu baitira. Tranpak eskualde osoan zehar banatu dira eta astero bisitatu dira. Bisita horietan, eroritako liztor asiarrak eta bestelako espezieak zenbatu eta erregistratu dira. Bildutako informazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko basa animalien eta landareen zerbitzura bidali da, liztorren banaketa eta intentsitatea hobeto ezagutzeko eta etorkizuneko kontrol-neurriak modu eraginkorragoan planifikatzeko.

2025ko TRANPATZE KANPAINA