Herriko 339 etxebizitzak %10eko hobaria jaso dute 2025eko lehen hiruhilekoko zabor-tasan, autokonposta edo auzokonposta proiektuetan parte hartzeagatik. Zerraila elektronikoaren sistemari esker, proiektuan izena emandako 367 etxebizitzetatik zenbatek parte hartu duten egiaztatu ahal izan du Udalak, eta horietatik 339k baldintzak bete dituztela baieztatu da.
Hobaria aplikatuta, parte-hartzaileek guztira 38.385 euroko tasa ordaindu dute, aurreikusitakoa baino gutxiago, konpostajea bezalako praktika jasangarriak bultzatu dituztelako.
Udalak azpimarratu nahi du halako ekimenek herritarren konpromisoa eta jarrera arduratsua eskatzen dutela, eta nabarmendu hondakinen kudeaketa egokia ezinbestekoa dela bai ingurumenaren zaintzarako, bai klima larrialdiaren aurrean ekarpen eraginkorra egiteko. Era berean, herria garbi eta txukun mantentzeko funtsezkoa da auzotarrek duten inplikazioa.