Heldu da unea 2025eko errenta eta ondarea aitortzeko, eta Anoetako Udalak, UEMArekin, eta eskualdeko hainbat udal eta erakunderekin elkarlanean, errenta euskaraz egitearen garrantzia nabarmendu nahi du aurten ere.
Anoetan 1.262 pertsonak egin zuten iaz errenta aitorpena, eta horietatik 481 izan ziren euskaraz egin zutenak, %38.
Azken urteetan errenta euskaraz egiten duten herritarren kopuruak zertxobait gora egin duen arren, gure errealitate soziolinguistikoa kontuan hartuta, izan daitezkeenetik oso urrun daude datuok oraindik.
Administrazioa euskalduntzeko bidean eredu izan behar dugu udalerri euskaldunok, eta bide horretan, garrantzitsua da ERRENTA AITORPENA ERE EUSKARAZ EGITEA ahalik eta herritar gehienek (erantsitako esku-orrian azaltzen dugu nola egin dezakezun aitorpena euskaraz).
AURTEN BAIETZ GEHIAGO IZAN!
