KORRIKAri buruzko informazioa (zer den, xehetasunak…) hainbat hizkuntzatan aurkituko duzu jarraian.A continuación encontrarás información sobre la KORRIKA (qué es, detalles, etc.) en varios idiomas.
KORRIKA
Korrika Euskal Herria zeharkatzen duen euskararen aldeko ekimen erraldoi eta herrikoia da. Bi urtean behin izaten da.11 egunez eta gauez Euskal Herria osoazeharkatuko du, gelditu gabe. Euskal Herriko zazpi lurraldeetatik pasatuko da:
Zuberoa, Nafarroa Beherea, Lapurdi, Nafarroa, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia. 2.175 kilometro egingo ditu, eta 3.436 aldiz aldatuko da lekukoa eskuz. 1980 urtean egin zen lehen aldiz.
Milaka eta milaka lagunek hartzen dute parte Korrika bakoitzean.
ZERTARAKO DA KORRIKA?
Gure hizkuntza zaintzearen garrantziaz jabetzeko.
Euskaltegietarako dirua biltzeko.
OMENDUA
Korrikarenekitaldibakoitzean,euskararen aldeko konpromisoagatik nabarmendu diren lagunak, taldeakedo eragileak omentzen dituzte. Korrika honetan Errigora omenduko dute. Nafarroa hegoaldeko ekimen herritarra da Errigora, eta euskara eta
bertako elikagaiak sustatzea du helburu, auzolanean arituta.
LEKUKOA
Lasterketaren hasieran,(2026-03-19, Atharratze) mezu bat gordeko da lekukoan. Lekukoa eskuz esku ibiliko da, herriz herri, 11 egunez, 2.175 kilometro eginez. Helmugara
ristean, (2026-03-29, Bilbo), lekukoa ireki eta barruan duen mezua irakurriko da.
AURTENGO LELOA: EUSKARA GARA
Aurtengo Korrikaren leloa Euskara gara da. Horrekin hiztun guztiak garrantzitsuak garela eta denon artean euskararen herria osatzen dugula adierazi dute antolatzaileek. Baita euskarak arnasa berria behar duela ere.
KORRIKA TXIKIA
Haurren Korrika da, eta herriko ikastetxeen laguntzarekin, herria zeharkatzen du, haurrek ere Korrikan parte hartu dezaten.
ABESTIA
Korrika bakoitzak bere abestia izaten du. Aurtengoa ZETAK taldeko Pello Reparazek egin du, eta lagun izan ditu Maixux Zugarramurdi eta Erramun Martikorena. Xiberutikan mendebaldera da abestiaren izena, eta bideoklipa ere ikusgai dago.
INFORMAZIO GUSTIA, ESKURA
Korrikaren ibilbidea herriz herri, aurtengo eta aurreko urteetako abesti guztiak, bideoklipak, argazkiak eta Korrikaren inguruko albisteak eskura izateko, korrika.eus webgunera jo daiteke. Korrika APP aplikazioa ere doan jaitsi daiteke, iOS zein
Android sistema eragileetan.
KORRIKA ANOETAN, EGITARAUA:
15:00 – Korrika-txikia Iruratik Anoetara
16:00 – Girotze festa: jolasak, rap emanaldia…
(Eguraldi txarra eginez gero, frontoian)
19:30 – Bingo-pote musikatua
Sariak: herrigoko produktuak
20:30 – Afari barrikotea frontoian
Udalak mahaiak eta edaria jarriko ditu. Janaria, bakoitzak berea!
Izena emateko zerrendak: liburutegian, Arkupen eta Itzulin
23:16 – Korrika Anoetara iritsiko da Hernialdeko bidegurutzetik!
