Web edukia bistaratu

Urteko jarduerak

Kaldereroak

Ihauterien aurreko ostiraleanospatzen da Anoetan Kalderero festa, Udalak eta Loatzo Musika Eskolak antolatuta. 18:00etatik aurrera kalejira egiten da herritik, txaranga batek alaiturik, ihauteria ate joka dagoela iragarriz herrian zehar.

 

Partaide asko, ume eta heldu, aritzen dira kalean gora kalean behera zartagina eta mailuari joz. Eta noski, ondoren txistorra jatea izaten da plazan bertaratutako guztientzat.

  • Descripción foto 1
  • Descripción foto 2
  • Descripción foto 3
  • Descripción foto 4

Santa Ageda bezpera

Santa Ageda bezperako jarduna, Santa Ageda eskea izenez ere ezaguna, Euskal Herriko hainbat tokitan ospatzen den jai herrikoi tradizionala da, Agata Cataniakoaren omenez otsailaren 5ean eta bezperan ospatzen dena, egun horretan Eliza Katolikoaren santutegiko santu haren omenezko egunari jarraituz.

Euskal Herriko herri askotan, ohitura da egun horretan edo bezperan herrietan kopla zaharrak kantatzea, makilekin lurra joaz erritmoa markatuz, diru edo janari eskean, jantzi tradizionalekin eta kriseilua lagun. Koplako bertsoak koblakari bakar batek abesten ditu maiz, eta taldeak leloa.

Anoetan bezperako ohitura mantentzen da oraino ere (beraz Otsailaren 4ean), eta espero hala jarraitzea.

 

San Joan bezpera eta San Joan eguna

Ekainaren 23an urteko egunik luzeena ospatzen dugu. Hortaz, 18:00etan buruhandi eta erraldoien kalejira egiten da, herriko txistulariek alaiturik. Eta 21:00ak aldera herri afaria plazan.

22:30ean sua pizten da, eta herriko ume eta helduen koroak hainbat abesti kantatzen ditu. Gero, umeak saltoka ibiltzen dira suaren inguruan, eta erromeria egiten da.

Ekainaren 24an Jubilatuen Eguna ospatzen da. Meza Nagusia egiten da, eta dantzariek dantza egiten dute jubilatuen omenez. Ondoren, udalak bazkari ederra oparitzen die.

 

Euskal jaia

Euskal Jaia urriko bigarren igandean antolatzen dugu urtero. Jai honen helburua gure euskal naziotasuna aldarrikatzea da, hala nola baserri munduari gure babesa adieraztea.

Egitarau oparoa izaten da Euskal Jaian, eta primerako giroa egoten da herrian, goizean goiz joaldunen hots berezietatik hasita.

Azokan baserritar eta artisauen postu asko izaten dira, eta baita erakustaldi interesagarriak eta bitxiak ere, ardo dastaketa Bentaldea Bodegoiaren eskutik...., eta musika ere ez da falta egun osoan zehar: txistulariak, dultzaineroak, Loatzoko musikariak...

Eguerdian 200 lagun baino gehiagok hartu ohi du parte txekor jatean, eta arratsaldean festarekin jarraitzen da: erromeria, taloak.... Urtetik urtera geroz eta arrakasta handiagoa du Euskal Jaiak, eta hori pozgarria da.