2024ko Anoetako jaien egitaraua
Korputs Egunaren inguruan ospatzen ditu Anoetak bere herriko festak. Kukuaren jaitsierarekin hasten dira festak (elizaren kanpandorretik udaletxeko balkoira), eta kukua udaletxeko balkoian egoten da festak amaitu arte. Azken egunean berriro igotzen da kanpandorrera, festak agurtuz hurrengo urtera arte.