Baratze parkea
Ingurumen batzordeak garatutako ekimenen artean azpimarratu beharra dago duela gutxi martxan jarritako Baratze Parkea.
Baratze Parkea Galbaio zonaldean kokatzen da, Anoetako Herri Ikastolaren ondoan, herri gunetik oso gertu. 2.000m2 ditu eta zonalde oso eguzkitsu batean dago kokatua. Lehen belardi izandako gunea da, beraz, leku aproposa baratze lanetan aritzeko.
Espazioaren antolaketa
Anoetako Baratze Parkea ekialderantz orientatutako magal batean dago kokatua, eta lursailak 4 ilaratan banatuak daude, erdian bidexka zabal bat duelarik. Sarreran biltegia aurkituko dugu, lanabesak gordetzeko lekua eta norbere gauzak gordetzeko armairuekin. Kanpoan, aldiz, barazkiak garbitzeko iturri bat dago kokatua.
Partzelan zehar banatuta 3 uraska aurkituko ditugu, erabiltzaile guztiek gertu izan ditzaten. Konpost-guneentzako lekua ere aurreikusita dago, modu honetan erabiltzaileek beraien baratzeetatik ateratzen duten materia organikoa, modu kolektiboan gestionatu ahal izateko.
Informazio erabilgarria:
Arduraduna: Anoetako Udala
Baratza parkearen kokapena: Galbaioko zonaldea
Helbidea, Herriko plaza z/g
Orientazioa: Ekialdera
PK – Herria: 20270 Anoeta, Gipuzkoa
Lur sail kopurua: 40m2-ko 35 lursail
Telefonoa: 943 651 200
Faxa: 943 650 353
Etxolaren zerbitzuak: biltegia
E-maila: udala@anoeta.net
Urasken kopurua: 3
Aprobetxamendu epea: 3 urte gehienez