Goiburuko tituloa

Euskara ikasteko dirulaguntzak

ONURADUNAK: 2021-2022 ikasturtean zehar edo 2022ko udaran euskara ikastera joan direnak eta, babesgabetasun egoeran egonik, hurrengo ikasturteko matrikula aurreratzea eskatu nahi dutenak.

ESKAERA EGITEKO EPEA:  Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, 2022ko urriaren 7ko 13:00ak arte.

ESKAERA ORRIA: dokumentua eskuratzeko egin klik hemen.  

ESKAERA NON EGIN:  Anoetako Udaleko erregistro elektronikoan (www.anoeta.eus, zerbitzu telematikoak), udaleko Harrera Bulegoan ( Herriko plaza z.g. - 20270 Anoeta - Gipuzkoa), posta-bulego bidez edo indarrean dauden lege-xedapenetan ezarritako beste edozein tokitan.

ZEIN AGIRI AURKEZTU BEHAR DIRA? (irakurri arretaz dirulaguntza hauek emateko Oinarrien 4. artikulua)

    Eskabide-orria, behar bezala beteta.
    Onuradun izateko debeku-kausarik ez izatea egiaztatzeko erantzukizunpeko aitorpena (38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. paragrafoetan aipatutakoak (eskabide-orriaren bidez).
    Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarikikoak egunean izatea egiaztatzen duten agiriak (eskabide-orriaren bidez).
    Nortasun-agiriaren fotokopia.
    Euskaltegiaren ziurtagiria, ikasturteari buruzko informazioarekin.
    Kontu korronte zenbakiaren eta titulartasunaren banku-ziurtagiria.
    Matrikularen ordainagiria.
    Langabezian dauden C1 mailako ikasleek, haien lan egoera ziurtatuko duen langabetu-agiria aurkeztu beharko dute.
    Babesgabetasun egoeran egonik, hurrengo ikasturteko matrikularen ordainketa aurreratzea eskatu nahi duten ikasleek, haien egoera edo familiaren egoera egiaztatuko duten agiriak aurkeztu beharko dituzte.