Egoitza zerbitzuak eta zentroak
Aldi baterako egonaldiak mendekotasuna duten adinekoentzat eta desgaitsun egoeran daudenentzat
-
Zer da?
Mendetasun egoeran dauden adineko pertsonek eta desgaitasuna duten pertsonek behar dituzten zainketak bermatzeko, familiek eta zaintzen dituzten pertsonek atseden har dezaten eta zainketen jarraitasuna zalantzan jar dezakeen edo zainketak birplanteatzea beharrezko egin dezakeen beste edozein egoerari aurre egiteko aldi baterako egonaldiak egoitzetan.
-
Nori zuzenduta dago?
Mendetasun egoeran dauden adineko pertsonak eta desgaitasuna duten pertsonak.
Egoitza zentroa mendekotasun egoeran dauden adinekoentzat
-
Zer da?
Adinduentzako egoitza zentroak ohiko bizileku edo bizileku iraunkorra eta, hala dagokionean, aldi baterako bizilekua izateko zentroak dira, mendekotasun egoeran dauden adinduentzat, pertsona horiek dituzten premiak bere ohiko ingurunean edo bizileku aukera arinagoetan behar bezala asetzerik ez dagoenean laguntza handiagoak behar dituztelako. Zentro horiek arreta integral eta jarraitua eskaini beharko dute, pertsona horien autonomia maila mantentzeko, dituzten muga funtzionalak konpentsatzeko eta behar duten banakako laguntza eskaintzeko. Horretarako prebentzio prestazioak, gaikuntza prestazioak eta laguntza prestazioak garatuko dituzte.
-
Nori zuzenduta dago?
Mendekotasun egoeran dauden adinekoak.
Eguneko zentroa mendekotasun egoeran dauden adinekoentzat
-
Zer da?
Mendekotasun egoeran dauden adinduen tzako eguneko zentroak arreta integrala eskaintzen die, egunean zehar, eguneroko bizimoduko jardueretarako muga fisiko edota psikiko handiak dauzkatela eta dituzten premiak bere ohiko ingurunean behar bezala ase ezin dituzten pertsonei.
Garraio zerbitzua ere eskaintzen da.
Zenbait zentrotan asteburu eta jaiegunetan ere ematen da zerbitzua.