Desgaitasuna duten pertsonentzako aparkaleku txartela
-
Zer da?
Elbarriak gizarteratzeko apirilaren 7ko 13/1982 Legeak, bere 60. artikuluan, berariaz adierazten du Udalek neurri egokiak hartu behar dituztela mugitzeko arazo larriak dituzten elbarriei ibilgailuak aparkatzeko erraztasunak emateko; izan ere, talde horren gizarteratzea eta laneratzea sustatzeko tresna egokia baita. Horren bidez, mugitzeko arazo handiak izanik, garraio publikoak erabiltzeko muga handiak dituzten pertsona askori guztientzako esparru eta zerbitzuetara iristeko aukera ematen zaie aparkatzeko txartelaren bidez, esparru horietara modu autonomoan beren ibilgailuan sartzeko aukera baitute, eta helmugara iritsitakoan, txartelak ematen dituen aparkatzeko abantailak izango baitituzte.
-
Nori zuzenduta dago?
Urritasun fisiko edo psikikoren bat izanik, Foru Aldundiaren balorazio eta Orientazio Unitatearen baiezko diktamena lortu duten pertsona fisikoak, indarrean dagoen legedian zehaztutako balorazio irizpideen arabera.
-
Baldintzak
Minusbaliatasuna eta mugikortasun baremoan gutxienez %25a jartzea.
APARKALEKU TXARTELAREN ESKAERA ORRIA
EDOZEIN ZALANTZA IZAN EZKERO JARRI GIZARTE ZERBITZUEKIN HARREMANETAN
TELEFONOA 943569213 EMAILAK gizarte@anoeta.eus edo gizartelaguntzailea@anoeta.eus