-
Desgaitasun Balorazioen eskaerak
-
Zer da?
Desgaitasun fisikoaren, sentsorialaren edo psikikoaren gradua baloratzeko nahiz hobekuntza, okerragotze edo diagnostiko akats baten ondoriozko desgaitasun graduaren berrikusketa baloratzeko eskabidea. Desgaitasun mailaren kalifikazio ziurtagiriaren araberakoa izango da (ehunekoetan adierazita) zer laguntza eskuratzeko aukera duen eskatzaileak. Desgaitasun gradua ehunekotan neurtzen da. Desgaitasuna duen pertsona gisa aitortua izateko, ezinbestekoa da desgaitasun gradua %33 edo gehiagokoa izatea. Balorazioaren emaitza behin betikoa edo behin behinekoa izan daiteke.
EDOZEIN ZALANTZA IZAN EZKERO JARRI GIZARTE ZERBITZUEKIN HARREMANETAN
TELEFONOA 943569213 EMAILAK gizarte@anoeta.eus edo gizartelaguntzailea@anoeta.eus