Familia inguruneko zaintzetarako prestazio ekonomikoa -FIZPE
-
Zer da?
Laguntza ekonomiko honek xede du familia inguruneko zaintzaile ez profesionalak mendekotasuna daukan pertsonari ematen dion arretako gastuak estaltzea.
-
Nori zuzenduta dago?
Mendekotasun egoeran dauden pertsonak: I, II eta III graduak edo mendekotasuna baloratzeko baremoan (MBB) 25 puntutik 100 puntura.
-
Zenbatekoa
Urteko 12 ordainketa egingo dira. Mendekotasunaren arabera gehienezko zenbatekoak:
III Gradu edo 75 puntutik 100 puntura MBBan: 424€ (edo 524€ adintxikikoen kasuan)
II Gradu edo 50 puntutik 74 puntura MBBan: 338€ (edo 368€ adintxikikoen kasuan)
I Gradu edo 25 puntutik 49 puntura MBBan: 154€ (edo 180€ adintxikikoen kasuan)
Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa -LPPE-
-
Zer da?
Laguntza ekonomiko honen bitartez, mendekotasuna duten pertsonen autonomia sustatzeko laguntzaile pertsonalen kontratazioak ekarritako gastuak ordaintzen lagundu nahi da. Hezkuntzarako eta lanerako sarbidea erraztea eta pertsona komunitatean erabat integratzea eta parte hartzea dira bere helburuak eta, era berean, eguneroko oinarrizko jardueretan bizimodu autonomoagoa izatea.
-
Nori zuzenduta dago?
Mendekotasun egoeran dauden pertsonak: I, II eta III graduak edo mendekotasuna baloratzeko baremoan (MBB) 25 puntutik 100 puntura.
-
Zenbatekoa
Urteko 12 ordainketa egingo dira. Mendekotasunaren arabera gehienezko zenbatekoak:
III Gradu edo 75 puntutik 100 puntura MBBan: 876€
II Gradu edo 50 puntutik 74 puntura MBBan: 534€
I Gradu edo 25 puntutik 49 puntura MBBan: 316€
Zenbatekoa zerbitzuaren kostu errealaren arabera zehaztuko da eta gehienez aipatu diren kantitateak ordainduko dira.
Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa -ZLPE-
-
Zer da?
Mendekotasuna duen pertsonak, eguneko zentro edo egoitza publiko nahiz itundutako batean sartzeko itxaron zerrendan egonik, kontratatuta duen plaza pribatuaren kostuari aurre egiteko helburua du prestazio ekonomiko honek.
-
Nori zuzenduta dago?
Mendekotasun egoeran dauden pertsonak: I, II eta III graduak edo mendekotasuna baloratzeko baremoan (MBB) 25 puntutik 100 puntura.
-
ZenbaTekoa
Urteko 12 ordainketa egingo dira. Mendekotasunaren arabera gehienezko zenbatekoak:
III Gradu edo 75 puntutik 100 puntura MBBan: 800€ (egoitza) / 500€ (eguneko zentrua)
II Gradu edo 50 puntutik 74 puntura MBBan: 800€ (egoitza) / 500€ (eguneko zentrua)
I Gradu edo 25 puntutik 49 puntura MBBan: 300€ (egoitza) / 300€ (eguneko zentrua)
Zenbatekoa zerbitzuaren kostu errealaren arabera zehaztuko da eta gehienez aipatu diren kantitateak ordainduko dira.
EDOZEIN ZALANTZA IZAN EZKERO JARRI GIZARTE ZERBITZUEKIN HARREMANETAN
TELEFONOA 943569213 EMAILAK gizarte@anoeta.eus edo gizartelaguntzailea@anoeta.eus