Anoetako udal ordezkariok ere ongi etorri beroa eman genien, atzo, Tolosaldean uda igaroko duten zortzi haur sahararrei.

Aljeriako basamortuko berotik ihesi, Saharako errefuxiatu kanpamentuetatik zortzi haur etorri dira eskualdera uda pasatzera. Eskertzekoa da harrera familia izango diren familien, Tolosaldea Sahararekin elkartearen, eta Oporrak Bakean elkartearen lana eta konpromisoa. Hemendik eskerrak eman nahi dizkizuegu. Bejondeizuela!

Aurrerantzean ere, lanean jarraituko dugu Mendebaldeko Saharar herrian askatasunaren eta herritarren eskubideen alde! Herrien arteko begirune eta elkartasunetik eraikiko dugu mundu hobe bat.
SAHARA HURRA!

An image

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

An image