4G eta 5Gak LTDan eragindako arazoak konpontzeko oharra
- Anoetako udalari jakinarazi zaionez, herritik gertu belaunaldi berriko telefonia mugikorreko zerbitzua (4G eta 5G) emateko zerbitzua martxan jarri ondoren, lurreko telebista digitalaren (LTD) harreran eragina izan dezake Anoetan.
- 2. Herritarren batek LTDan eragin hauek izan baditu, horiek konpontzeko 900 833 999 doako telefonora deitu beharko du eta instalazioetan beharrezkoak diren konponketa teknikoak egingo zaizkio. Jarduera horiek doakoak izango dira kaltetuak izan diren herritarrentzat Etorkizunean ere telefonia mugikorreko oinarri-estazio berriak piztu ahal izango dira operadoreek zerbitzu hori hobetzeko beharrezkotzat jotzen badute. Kasu horietan ere, herritarrei jakinaraziko genieke berriro, eta gertatzen diren gorabeherei doan erantzungo litzaieke.