Garraio publikoa

Garraio publikoa

Garraio publikoari dagokionez Anoetan aukera ugari ditugu inguruko herrietara mugitzeko garian.

Aukera erosoena herrian bertan geltokia duten RENFEko trenak edota LURRALDEBUS autobus zerbitzuak erabiltzea.

Trenez mugituz gero, aldiriko tren zerbitzuak zuzenean RENFE – DONOSTIA ALDIRIKOAK lineako geltoki guztietara mugitzeko aukera eskainiko digu.

Irun Irungo Bentak Lezo / Errenteria icon-resize-horizontal, Pasaia Herrera Intxaurrondo Ategorrieta Gros Donostia Loiola Martutene Hernani Hernani Erdigunea Urnieta Andoain Andoain Erdigunea Billabona / Zizurkil Anoeta Tolosa Erdigunea Tolosa Alegi Ikaztegieta Legorreta Itsasondo Ordizia Beasain Ormaiztegi Zumarraga Legazpi Brinkola

Ordutegien kontsultarako honako esteka jarraitu:



 

Autobusez mugituz gero, Tolosaldeko herri artean mugitzeko aukera ugari dago.

Anoetako autobus geltokian geldialdia duten lineak (bakoitzeren ordutegira lotura jarri da) honakoak dira gaur egun:

UDAn zehar (Uztailaren 1-etik aurrera) Tolosaldeko Lurraldebusek ordutegia aldatuko du. Orain arte larunbatetan izandako ordutegia astelehenetik larunbatera hartuko dute liniek, eta igandeetakoa berdin-berdin mantenduko dute.

Aukera nagusi hauez gain, kontuan izan garai bateko TTST autobus konpainiak (gaur egun Lurraldebus sarearen parte baita) Iruran geldialdia duela baita (Anoetako erdigunetik 10 minutu inguru oinez). Honek Donostia eta Tolosa artean mugitzeko aukera eskainiko dizu batik bat. Hona hemen bere web orria.