San Isidro eguna (maiatzaren 15a) dela eta, Anoetako Udalak ekimen hau antolatu du baserritarren lana eta herriaren garapenean izan duten funtsezko rola aitortzeko.
Horrez gain, maiatzaren 17an (larunbata) egingo den auzolanaren berri ematen da kartelaren bidez. Parte hartu nahi dutenek udaletxera jo edo ingurumena@anoeta.eus helbidera idatzi beharko dute izena emateko.