Ondarea

Ondarea

Ieratxulo errota

Badira jada 1551. urtean errota honi “Ierachulo” izena jartzen dioten dokumentuak. Aspalditik errota mantenuaren eta alokairuaren ardura zuen udalbatzari zegokion. 1816an eraikina saldu zuten.

Urte batzuen buruan, papergintza alorreko industriari batek errota erosi eta ur saltoa papergintzarako erabiliko du. Gaur egun, Udalak bere titulartasuna errekuperatu du eta oraindik 75m2 eta hiru solairu dituen eraikina kontserbatzen da. Beheko aldean estolden harrizko arkuak nabarmentzen dira.

San Juan Bautista Eliza

Erromanikoaren garaikoa. San Joan Bataiatzailearen izenpeko egin zuten. Oso aspaldiko garaietatik, bere barnean musika pieza atseginak entzun daitezke, organo elektroniko handiari eta herrian lantzen eta dauden ahots handiei esker.

Antzina, egun hartan patroi jaiak ospatzen ziren, baina gaur egun, Tolosakoak ere aldi berean direnez, Korpus egunean ospatzen dira.

Anoetako planoa

Aranzadiren ikerketa lanari esker aurkitutako XVI. mendeko plano hau plano polikromatu berezi bat da.

Hainbat arrazoi direla medio:

-Lehenik eta behin, bere antzinatasunagatik,

-bigarrenik hain herri txiki batekoa izanagatik garai hartan ez baitira aurkitzen zabalera honetako herriei dagokien planorik. Bi salbuespen daude Gipuzkoa osoan: Donostia eta Hondarribia.


Planoa Jeronimo de Sotok egin zuen eta bertan San Joan parrokia, Ieratxulo errota, parroki etxea eta Goikoetxe, Borondegi, Aginagarena, Buztinaga eta Idiakaitz ikus daitezke.

Gurutzeta

  • Kokagunea: Anoetako herri ikastolatik 50 metrotara
  • Deskribapena: XVI. mendeko harrizko gurutzea da, XII estadioari dagokiona.
    • Jesus gurutzean hildakoa.
    • Irakurketa: Lucas 23: 44-46.
    • Helburua: Gure pekatuengaineko benetako damua. Goraipamena, stabat mater, 16. estrofa.

Armarri aldaketa

XIX. mendeaz geroztik, Anoetako armarri zaharraren gaia bere hanken artean gurutze bat sostengatzen zuen eta liburu baten gainean kokatuta zegoen arkume baten errepresentazioa zen. Irudi hau San Joan Bataiatzailearen betiko ikonografiatik zetorren. San Joan Bataiatzailea Mesiasen, hau da, Jesukristoren mezulari gisa islatzen da. Pazkoko arkumea eukaristiaren sakramentuaren errepresentazioa da; ebanjelioaren irudiak kristau dotrina adierazten du, teofania eta agerketarekin batera. San Joan Bataiatzailea Anoetako patroia da eta berari kontsakratu zitzaion parroki eliza. 1868az geroztik, arkumearen agerketa konstante bat dela azaltzen duten dokumentuak ageri dira. Arkume hau kutxa obalatu batean markoztatua eta erramu koro batekin koroatua agertzen da. Ikonografia honek Anoeta irudikatzeko balio izan du, XX. mendeko 50 eta 60. hamarkadetan izan ezik, garai haietan Aragoiko Fernando eta Gaztelako Juanaren heraldikan inspiratutako frankisten ikonografia nagusi zen eta.

Anoetarren nortasuna indartu eta guztien partaidetza sustatu nahian, herriaren isla fidelago bat izango zen armarri bat lantzea helburu izango zuen Udalbatzaren ekimenak.

Bestalde, Aranzadik Udalaren enkargua jaso zuen, bi premisa bete behar zituen proposamen bat egin zezan: gaur egungo biztanleriaren isla izatea eta hauek bana zitzaketen sinbolo edo elementuak alde batera uztea.

Armarri berria, bi aurrekin hauetatik abiatuta egin zen. Islatzen diren elementuak honako hauek dira:

- Oria ibaia eta Basagain mendia: lurraldetasunaren isla dira, geografia fisikoaren eta Anoetako Naturaren espresioa. Oria ibaia konstante bat da Anoeta herriaren historian. XVI. mendeko plano batean agertzen da. Bertako errotei energia hidraulikoa eman die (Ieratxulo) eta hesi fisiko naturala da. Ibaia bost banda ondulatu eta paraleloekin islatzen da, urdina eta zilar kolorea konbinatuz, armarriaren punta zeharkatu arte.

Basagain Anoetako tontor nagusia da eta magalak erliebe borobil eta leun bat eratuz jaisten dira. Historia islatzen du, historiaren joan-etorriaren bidez, natura inguruaren eraldaketa eta etxekotzearen ondorio den kultura materiala. Burdin Aroko herrixka hau Basagain mendiaren gainean kokatzen zen eta bertatik lurralde osoa dominatzen zuen.

Gaur egun, harresiz inguratutako herrixka honen garrantzia zalantzaz kanpo uzten duten indusketek aurrera jarraitzen dute. Armarrian mendia erliebe berde batekin eta herrixka egur eta harriz eginiko defentsarako elementuak dituen harresi batez inguratutako egurrezko etxetxo multzo batekin islatzen dira urrenez urren.

- Kukua: Anoetarren errepresentazioa da. Herriko ahozko literaturaren arabera, kukua, edo “cuculus canorus” Anoetarrei ezizena eman diena da. Kukuaren hegaldia armarrian agertzeak denboraren joan-etorria islatzen du, geografia zeharkatu duten belaunaldiak eta gaur egunera arteko historia. Kukua kolore beltzekin jarri dute, ar asko gris kolorekoak eta emeak marroiak direlako, ondorioz, kolore neutral bat aukeratzea erabaki zen, sexu arrazoiak direla medio, inongo berezitasunik egin ez dadin. Udalak herritarrei eginiko galdeketa bat egin zuen eta azken armarri hau aukeratzea erabaki zen.

 

Basagain Burdin Aroko herrixka