Jatorri historikoak

Jatorri historikoak

 

Arama

Duela 7000 urte inguru, nekazaritza eta abeltzaintzaren agerketaren ondorioz, gizartearen eraketa eta lurraldearen ustiaketa moduetan forma berriak agertzen hasi ziren Oria haranaren inguruan. Garai hartakoak dira eskualdeko muinoetan aurkitutako monumentu megalitikoak. Gertuen daudenak Uzturre menditik Urdelarreraino doan pasabidean kokatutakoak dira (Belauriate, Loa, Moa, Beibatari, Basaburu, Gorosmendi), Ernio mendigunean kokatutakoekin batera (Munain, Otagain, Zaingo, Ordeka). Tolosaldean ez da garai hartako herrixken aztarnarik gelditzen.

Anoetan bizi zen, nolabaiteko antolakuntza zuen eta ziurtasunez hala izan zela adieraz daitekeen lehendabiziko komunitatea, Basagain mendi tontorrean kokatu zen eta bertan Burdin Aroari, hau da, Kristo aurretik lehen milurtekoari (orain dela 2000-2500 urte bitartean) dagokion aztarnategi arkeologiko garrantzitsu bat aurkitu dute. Gaur egun Aranzadi Zientzi Elkarteko talde bat ikertu eta induskatzen ari den aztarnategi honetan, etxebizitza jakin batzuk babesten zituen harresi baten aztarnak aurkitu dira.

Eskuz eta tornuz eginiko ontzi zeramikoen zatiak errekuperatu dira baita ere. Zenbait zatitan burdinaren presentzia ere zehaztu da.

Basagain herrixka agertzen denetik, Erdi Arora arte igarotzen den denboraz, 1000 urtetik gora, ia ez dugu ezer ezagutzen. Ikertzaileek ezin dute ezarri herrixka hau eta Erdi Aroan Anoeta sortu zela azaltzerakoan asmatzen, zonalde osoan datu arkeologiko eta dokumentalen eskasiak ezinezkoa egiten dute eta.

 

Anoeta Erdi Aroan

XIII. mendean zehar, Oria ibaiaren bidean, barrualdeko lurren eta Kantauriko portuen arteko lotura gisa balio handia zuen merkataritza bidea sendotu zen. Gipuzkoa jada ez zegoen Nafarroako erreinuaren barruan, Gaztelakoaren esku baizik. Aldaketa hauen ondorioz, merkataritza alorretik zetozen diru-sarrerek gora egin zuten nabarmen, antolakuntza moduetan aldaketak izan ziren eta Oria ibarraren hondoan herriak sortzen hasi ziren.

1256an Tolosa, Ordizia eta Segura sortu ziren, bertako landa inguru txikiek ekarritako biztanle gehikuntzari esker, hauen artean Anoeta, eta Gaztelako Alfonso X.a erregeak emandako udal foru kontzesioa kontuan hartu beharrekoak izanik.

Batek baino gehiagok pentsa dezakeenaren aurka, Tolosa bezalako herri garrantzitsuak inguruko herri txikien biztanle emariari esker sortu ziren. Honen lekuko da Tolosako bizilagunen errolda, bertan adierazten da eta, hango biztanle gehienek inguruko herrietan dutela jatorria (hauen artean “Ahaneta/Ahanoeta” nabarmenduz garaiko agirietan irakurri daitekeen bezala).

XIV eta XV mende artean aurkitutako dokumentuek zera adierazten dute, Anoeta San Joan elizaren inguruan antolatutako berezko nortasuna zuen baserritar komunitate bat zela. Udalaren garapenari begira horrenbesteko garrantzia izan duen antolatutako komunitatearen kontzeptua garai hartan hasiko da eratzen eta denbora jakin baten buruan izango da komunitate hau Auzolanaren bidez lan egiten hasterakoan, azpiegitura, administrazio antolakuntza eta abarren erronka garrantzitsuei aurre egingo dienean.

Loturak

 

Historia garaikidea

Testuinguru historikoa

XX. mendearen helduerarekin eredu ekonomikoa eraldatu egingo da eta nekazArama herriaaritza eta abeltzaintza ustiapen tradizionalak ez dira oso errentagarriak. 60. hamarkadan prozesu hau nabarmendu egingo da Euskal Herria osoan eta “euskal baserriaren krisia" hasiko da. Baserritarrek beren lurrak utziko dituzte udal barruan, edo inguruetan sortzen diren lantegiak okupatzeko.

Aldaketa hauek demografiaren hazkuntza handia ekarriko dute eta paisaian aldaketa nabarmena ere bai. Etxebizitza eraikin berriak eta industri poligonoak ordura arte nekazal lurrak zirenak betetzen hasiko dira eta pixkanaka biztanle berriak hasiko dira udalera heltzen. Demografia oso era bizkorrean haziko da urte gutxiren buruan.

Anoeta eraldatzen hasiko da. Mendeetan zehar aldaketarik gabe mantendu zen sakabanatutako baserriz, parrokia batez eta udaletxe batez osatutako udalak denbora gutxian bilakaera sakona izango du. Egoera jakin batzuk eta gertakari azpimarragarriak modu uztartuan gertatzen joango dira.

Komunitate lana 'Auzolana'

Komunitate lana, Auzolana, konstante bat izan da Anoetako historian. Antzina-antzinatik eta auzokideen lanari esker, guztien onerako ziren lan garrantzitsuak egiten zituzten: bideak egin eta garbitu, belarra segatu, azpiegiturak konpondu, Ieratxulo errota ustiatu...

Mende hasieran, iraganaren oinordetza gisa, Anoetako komunitatea bertako kide guztiek eskubide eta betebehar berdinak zituzten gizarte sare gisa eratzen zen. Hasiera batean, komunitate honetan ordezkaritzaren titulartasuna etxeko jabeak zuen. Komunitatean egindako lan honi esker, azpiegiturak sortzeko proiektu garrantzitsuak jorratzen ziren eta udalaren modernizazioa ahalbidetzen zuten proiektuak garatzen ziren baita ere.

Lehen azpiegiturak eta plagintza orokorrak

1938an, lehen aldiz, ura kanalizatu zen plazan kokatutako etxeetaraino, Udalarekiko independentea zen elkarte baten fundazioari esker. Gaur egun badira elkarte horrek eskaintzen zuen ur hornikuntza hura aprobetxatzen duten zenbait etxebizitza: Apaetxe, Urrutiñe eta eliza, besteak beste. Pixka bat beranduago trena heldu zen.

1940an geltokia inauguratu zen, honen kokapena erabakitzeko Irurarekin izandako eztabaida luze baten ondorioz. Garai hartan, papergintzaren sektoreak aldamenean dagoen Irura herria aberastea ahalbidetu zuen eta horrek bertako biztanle aberatsek amaierako erabakian eragin handia izatea zekarren. Kokapenaren arazoa konpondu ondoren, Irurako biztanleek geltokiak “Anoeta-Irura” izena eramatea eskatu zuten gutxieneko kalte bezala. Azkenean, On Dionisio Telleria apaizaren eskusartzeari esker, proposamenari ezezkoa eman zitzaion.

1942an, frontoia inauguratu zen. Garai hartan, guztiz estali gabea zen eta gaur egun ezagutzen dugunarekin alderatuta, berdintasun gutxi zituen. Bere izena “Alkartasuna” zen eta bere eraikuntza ahalbidetu zuen auzolanari egiten dio erreferentzia. 1942 horrez geroztik, hainbat eraldaketa izan ditu, hauetako zenbait halabeharrez, izan ere, denborale baten ondorioz estalkia galdu baitzuen, Anoeta haize zakar ugari dituen kokalekua dela baieztatuz.