Herri-antolamenduaren historia
Herri-antolamenduaren historia
Lehen plan orokorra
1973an, Anoetako lehendabiziko Plan Orokorra egin zen. Planak aldaketak jasan zituen arren, udalari gaur egun duen itxura emateko balio izan zuen.
Garai hartan, herrira sartzeko bide bakarra zegoen. Anoeta Oria ibaiak inguratzen zuen eta Guadalupe zubia zen udalera sartzeko modu bakarra. Guadalupe zubia eta Herrialde Benta lotuko zituen errepide bat egitea komeni zela erabaki zuten. Errepide hark 974 metroko luzera zuen eta Foru Aldunditik eta zonaldeko industrietatik etorritako diruarekin finantzatu zen.
Baina errepide hark ez zuen zubi zaharraren iraupena bermatu. Iruratik pasako zen autopistaren eraikuntzak hau ixtera kondenatzen zuen. Bere etorkizunaren inguruan hamaika eztabaida izan ziren garaiak ditugu. Azkenik, Foru Aldundiak, bi udalen kolaborazioarekin Anoeta eta Irura lotzen dituen zubia eraiki zuen. Eta ondoren, zubi zaharra eta berria lotuko zituen errepidea egin zen.
Urte batzuen buruan, ur-goraldiak Guadalupe harrizko zubia bota zuen. Eztabaida berrien ondoren, zubi berri bat eraiki zen aldundiaren laguntzarekin. Kontsensu bat lortu zen zubi zabalegi bat ez egiteko, baina oinezkoei zeharkatzeko aukera eman behar zitzaien.
1974ra arte, Anoetak ez zuen biztanle guztiei ur hornikuntza bermatzen zien sistemarik. Urte hartan hornikuntza zerbitzu bat eratzea lortu zen eta era berean, lehorte bat izateko kasuan hornikuntza bermatuko zuten gordetegiak ezartzea adostu zen, Alkizakoa kasu. Horrela, Hernialdetik zetorren ura udaleko etxebizitzentzat kanalizatu zen.
2005ean, ur-gordetegi zaharra bota zuten, edukiera handiagoko beste bat jartzeko. Gordetegian pilatzen den ura Hernialdeko errekatik dator. Garai batean, Hernialdeko bizilagunek ez zuten begi onez ikusten beraien ondaretzat hartzen zuten gauza batez “jabetzea". Eztabaida abokatuen eskusartzearen ondoren konpondu zen.
Bigarren plan orokorra
1979ko Plan Orokorrak eraikin berriak arautzen zituen, udal osoaren hirigintza aldatu zen eta gaur egun ezagutzen dugun Anoeta diseinatu ere bai. Plan Orokor honen aurretik, Hernialde eta Tolosa lotzen zituen errepidea egin zuten (1978).
Garai hartan udala sakabanatuta zeuden lau auzok osatzen zuten: San Joan, San Jose, Errotaldea eta Idiakaitz. Plan horren helburua lau auzoak lotzea zen. Urteak behar izan dira Plan horren helburuak bete direla ikusi ahal izateko.
Plan horren zutabeetako bat gero eta kopuru handiagoan aurki zitezkeen bizilagunen beharrei erantzuna emango zieten azpiegituren sustapena izan zen.
Garai hartan, Anoetak ez zuen saneamendu sarerik oraindik. Lehen, bizilagun bakoitzak hondakinez desegiteko ardura zuen. Auzolanari esker, estolderia sare bat eratu zen eta behar ziren kanalizazioak egiteko lehendabiziko pausoak eman ziren. Garai hartakoa da ere kaleen argiztatzea.
Urte haietan zehar, Udaletxeko langileak ezartzen hasi ziren (lehendabiziko udaltzaina kontratatu zen).
Urte hauetako zabalkundeak herriraino zegoen sarrera hobetzeko beharra ekarri zuen, ondorioz, beharrezkotzat jo zuten zubi estua, zabalera handiagoko batengatik aldatzea. Eztabaida askoren buruan, hau harrizko zubi zaharraren gainean eraiki zen. Errotaldea eta plaza lotzen dituen zubi zabal eta eroso bat da.
Udala osatzen
1987 inguruan hirigintza lanak ia guztiz amaituta zeuden, baina azken urteotako hazkunde demografikoak Anoeta “hiri-logela” bilakatu zuen, ondorioz, udaleko zerbitzuak zabalduz.
Zerbitzu ugari jarri ziren martxan eta gaur egun batzuk berean jarraitzen dute. 1987an Udalak matrikularen erdia ordaintzen zien Tolosako musika eskolan parte hartzen zuten Anoetako ikasleei. Ondorioz, gaur egun Loatzo izenarekin ezagutzen dugun musika-eskola propio bat egitea erabaki zen.
Eskolak bere ofizialtasuna lortu zuen eta gaur egun eskaintza zabalagoa ematen du. Garai hartan, Anoeta, Zizurkil, Ibarra, Billabona eta Aduna artean Mankomunitate bat eratu zuten eta eskola inguruan zerbitzua eskaintzen duten irakasle ibiltariak biltzen hasi zen.
Garai hartakoak dira baita ere, liburutegia, dantza-eskola, buztin-eskola, pilota-eskola…
Ondoren, azken urteetan Anoetara heldutako bizilagunek partaide izatearen nortasuna bultzatzea komeni zela pentsatu zen, hauek bertan mantentzeko. Horretarako, ekintza ezberdinak bultzatu behar ziren, hauen artean, Osakidetzarekin sinatutako hitzarmen baten bidez Osasun zentro baten eraikuntza, jada bazegoen medikuari pediatria eta erizaintza zerbitzuak gehituz (1991). Garai hartakoak dira baita ere, banketxeetako sukurtsalak, udal gizarte zerbitzuak…
1987an herri-ikastola inauguratu zen. Irurarekin udal hezkuntza mankomunatua eratu zen, gaztetxoek herrian bertan hazi eta hezteko aukera izan zezaten. Udala eta ikastola lotzen dituen bidea 1987koa da eta garai hartakoak dira baita ere, baserrietara daramaten bideak. 1991an Benta Aldeako industri poligonoa eraikitzea adostu zen.
Itxura paregabearekin, hazten eta hazten doan industrialdea. Hirigunean Udaletxe berri bat zuen plaza bat eraiki zen (1989), etxebizitza kopuru garrantzitsu batez gain. 1991ean frontoi berria eraiki zen. Denborarekin anoetar izateko sentimendua errotzen joan da eta anoetarrek beren eguneroko jarduerak, inguruko herrietara mugitu behar izan gabe egiten dituzte.
Azken urteak
Azken urte hauetan, bigarren Plan Orokor bat sendotu da. Hirigintzari dagokionez, erdiko plaza parke eta plaza berri batekin osatu da (1998). Lan hauen kostuari aurre egiteko eta aparkaleku beharra asetzeko, parking bat eraiki zen udal plazaren azpian.
Parkeko bigarren etxebizitza blokearen eraikuntza amaitu zen (bigarren L delakoa). Ondorioz, gaur egun ezagutzen dugun plaza 1979koa da. Garai hartakoak dira baita ere, San Joan kalea eta Solkorre lotzen dituen bidea, San Joan kalearekiko zuen dependentziarekin amaituz, ordura arte hau bide nagusi bakarra zen eta.
1992an, aurretik udaletxean zegoen “Alkartasun Biltokia” zaharren egoitza berria inauguratu zen, orain Erosle zentroan kokapena izanik. 1998an Gaztetxea inauguratu zen. Jendea bildu eta hainbat jarduera garatzen diren lekua.
Azken urteotan, Udalak hainbat lokal eta lur hartu ditu udalean. Kulturaren alorrean, gure ondarea babestu eta sustatzeko ekimenak garatu dira.
1998an “Basagain” talaia erosi zuen udalak, bertan indusketa garrantzitsuak eginez, duela 2.500 urte finkatutako lehendabiziko anoetarren aztarnategiak aurkitzen dira eta Aranzadi Zientzia Elkartearekin lortutako hitzarmenek indusketa horiek egitea ahalbidetu dute eta honen fruitu zuzena da “Anoetako Ondarea” liburuaren argitalpena. Liburu honetan baserriak, errotak, parrokiak eta ermitak daude, besteak beste. 2006ko irailean Abraham Olano kiroldegia inauguratu zen.