nabigatzailea euskaraz-banerra
Aplikazio habiaratuak
ALBISTEAK
2024·10·04
Gazteriako ikastaroen gaineko hausnarketa
2024-2025 ikasturteko gazteriako ikastaroak bertan behera geratu dira haur faltagatik. Horregatik, inkesta zabaldu zen herrian, egoera aztertu eta hausnarketa egiteko.
2024·10·01
Urriaren 2tik 31ra bitarte hainbat ekimen antolatu dira Anoetan. Udalaren aldetik zein herriko eragileek antolatuta
2024·10·01
Euskara eta kulturartekotasuna Anoetan
Joan den astearte arratsaldean Anoetako Mikelasagasti Auditorioan Euskara eta Kulturartekotasuna proiektua aurkeztu zitzaien anoetarrei. Aurkezpena Maier Ugartemendia UEMAko teknikariak egin zuen.
2024·09·25
Mintzapraktika egitasmoan izena emateko epea zabaldu da
"Eta euskaraz egiten badugu?" lelopean hasi zen atzo, Mintzapraktikako izen-emate kanpaina Tolosaldean, aurkezpena, 12:00etan egin zuten Amasa-Villabonako Malkar plazan.
2024·09·20
Euskalduntasunetik kulturartekotasuna eraikitzeko proiektua martxan da
UEMA mankomunitatea, Ikastola eta Udala elkarlanean ari gara euskalduntasunetik kulturartekotasuna eraikitzeko, eta horretarako, proiektua Anoetako herritar guztiei zabaldu nahi dizuegu, hilaren 24an, asteartea, arratsaldeko 18:00etan Mikelasagasti auditorioan.
2024·09·17
Basagaingo herrixkan indusketa lanak egin ari dira
Aurten ere Basagaingo herrixkan indusketa lanak burutzen ari dira Aranzadi zientzia elkarteko kideak. Larunbatean bertara bisita gidatu irekia egin zen.
2024·07·22
Hondakinen bilketaren bilakaera ona, Anoetan
Hondakinen bilketari dagokionez 2023. urtean %75,81 eko gaikako bilketa datua izan zuen Anoetak, oso datu ona. Datu hauek gainera auzo eta auto-konposta kontuan hartu gabe dira.
2024·07·16
Parke osasuntsua eraiki du Anoetako Udalak
Iturtxulo 2 eta 4 eraikinen arteko gunean parke osasuntsua eraiki du Anoetako Udalak.
2024·07·12
Saharako errefuxiatu kanpamendutik Anoetara.
Aurten Saharako errefuxiatu kanpamenduetako 9 haur etorri dira Tolosaldeko harrera familiekin uda pasatzera Oporrak Bakean kanpainaren baitan.