Diru-laguntzak euskara ikasteko

Euskara ikasteko dirulaguntzak

ONURADUNAK: 2022-2023 ikasturtean zehar edo 2023ko udaran euskara ikastera joan direnak eta, babesgabetasun egoeran egonik, hurrengo ikasturteko matrikula aurreratzea eskatu nahi dutenak.

ESKAERA EGITEKO EPEA:  Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, 2023ko urriaren 22ra arte (hau barne).

ESKAERA ORRIA: dokumentua eskuratzeko egin klik hemen.  

ESKAERA NON EGIN:  Anoetako Udaleko erregistro elektronikoan (www.anoeta.eus, zerbitzu telematikoak), udaleko Harrera Bulegoan ( Herriko plaza z.g. - 20270 Anoeta - Gipuzkoa), posta-bulego bidez edo indarrean dauden lege-xedapenetan ezarritako beste edozein tokitan.

ZEIN AGIRI AURKEZTU BEHAR DIRA? (irakurri arretaz dirulaguntza hauek emateko Oinarrien 4. artikulua)

(laburbilduz)

  • Eskabide-orria, behar bezala beteta.
  • Onuradun izateko debeku-kausarik ez izatea egiaztatzeko erantzukizunpeko aitorpena (38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. paragrafoetan aipatutakoak (eskabide-orriaren bidez).
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarikikoak egunean izatea egiaztatzen duten agiriak (eskabide-orrian udalak datu hauek kontsultatzearen aurka azalduz gero).
  • Nortasun-agiriaren fotokopia (eskabide-orrian udalak datu hau kontsultatzearen aurka azalduz gero).
  • Euskaltegiaren ziurtagiria, ikasturteari buruzko informazioarekin.
  • Kontu korronte zenbakiaren eta titulartasunaren banku-ziurtagiria.
  • Matrikularen ordainagiria.
  • Langabezian dauden C1 mailako ikasleek, haien lan egoera ziurtatuko duen langabetu-agiria.
  • Babesgabetasun egoeran egonik, hurrengo ikasturteko matrikularen ordainketa aurreratzea eskatu nahi duten ikasleek, haien egoera edo familiaren egoera egiaztatuko duten agiriak.