Done Jakue bidea

Done Jakue bidea

Done Jakue bidearen seinalizazioa

2004ko martxoan Anoetako Udalak Done Jakue bidea seinalizatzeari ekin zion, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailetik %50eko diru laguntza jaso zuen.

Herrian aurki daitezkeen seinaleak hauek dira:

  • bat Idiakaitz auzoan (egurrezko postea gezi batekin)
  • bat San Juan Kalean (Goikoetxea jatetxearen aldameneko horman; egurrezko gezia).
  • bat plaza txikian, bus geltokia eta panel informatiboaren ondoan (egurrezko postea bi geziekin) -bat Sortalde kalean (egurrezko postea gezi batekin)
  •  Bestalde, bi loseta jarri ziren lurrean Laia gozotegiaren aurrean.
Vía Crucis-eko 12. estadioari dagokion XVI. mendeko gurutzea ikastolatik 50 m-tara kokatzen da.
 

Informazio interesgarria

Tolosaldea Tour-ek Santiago Bideko bulegoaren zerbitzuak kudeatzen ditu.

Bertan, bideari eta ostatuei buruzko informazioa eskuratu, aholkuak jaso eta erromesaren egiaztagiria egiteko edo sinatzeko aukera izango duzu.