Basagain herrixka

Basagain herrixka

   

KOKAPENA

Anoetan Burdin Aroko herrixka daukagu Basagainen. 1994. Urtetik Aranzadi Zientzia Elkarteak indusketa lanak antolatzen ditu urtero irailean, Xabier Peñalverren gidaritzapean. Balio handiko herrixka da, eta bertan aurkitutako pieza batzuk San Telmo Donostiako museoan ikusgai  badaude ere, gehienak Irungo Gordailuan daude gordeta.

2015. urtetik, herrixka balioan jartzeko proiektua garatzen ari da Udala: lurrak jabeei erosi, mahai interpretatiboak eta panelak egin, bidea atondu, harresiaren erreplika eraiki etab. Horretarako,  Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Ondare Sailaren diru-laguntza jaso du Udalak. 

 

Informazio orokorra Diptikoa 

Liburua: Basagain, Bi Aroren arteko herrixka

Galtzaundi aldizkariko erreportaia, 2009 Zazpika aldizkariko erreportaia 2011 

Historiaurreko Euskal Herriko ustezko lehen hiri planoa aurkitu dute Basagainen (2018-07)

Hemen ikusi daitezke gaiaren inguruan argitaratutako hainbat notizia:

EITB

GIPUZKOAKO ALDUNDIA

BERRIA

NAIZ

DIARIO VASCO

DEIA