Eduki publikatzailea
Atzealdea

Euskal Jai Batzordearen eskertza

Euskal Jai Batzordeak, idatzi baten bidez eskerrak eman nahi izan dizkie jaian parte hartu duten herritarrei eta bide batez, batzordean parte hartzeko gonbidapena luzatzen die.

2023·10·26


Hona hemen haien idatzia:

Gora Euskal Jaia! Erlearen eta erletik eratorritako produktuak izan dira aurtengo Euskal Jaiko gaia, eta erleekin lan egiten duten erlezainen lana balioetsi dugu. Izan ere, egoera larrian daude animalia horiek, eta Lurraren, eta beraz, gizakien orekarako ezinbestekoak dira. Euskal Jai egunean aipatu bezala, gizakiok jaten ditugun elikagaien %75ak behar duela intsektuek egindako polinizazioa, eta intsektuen polinizazioaren %80a egiten dute erleek.

Lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkizuegu Euskal Jaietan parte hartu zenuten herritar guztiei, azokako ekoizleen eta artisauen produktuak erosi zenituztenei eta egun horiek aurrera atera zitezen lan egin zenuten guzti guztiei. Ondo egindakoak apuntatu ditugu, eta, jakina, baita gaizki egindakoak ere, hurrengo urtean are eta festa hobea antola dezagun. Esan beharrik ez dago Euskal Jai Batzordearen ateak irekita dituzuela lan egin nahi duzuen guztientzat.

 Jarrai dezagun urte osoan gertuko, sasoiko eta kalitatezko ekoizpena bultzatzen!

Gora Euskal Jaia! 

 

Euskal Jai Bartzordea

                                                                                                                                                             

Bideoa: Anoetako Euskal Jaia 2023

https://www.youtube.com/watch?v=xiI6g0Adi7g