Eduki publikatzailea
Atzealdea

Bihar Udalbatzaren ez-ohiko bilkura izango da

Bihar, azaroaren 23an, Udalbatzaren ez-ohiko osoko bilkura izango da, arratsaldeko 19:00etan, Udaletxeko Bilkura Aretoan.

2023·11·22


Honen bidez, ezohiko Osoko Bilkura datorren ostegunean, azaroaren 23an, arratsaldeko zazpietan, Udaletxeko Bilkura Aretoan izango dela jakinarazten zaizu.

Urriari dagokion ohiko bilkura egin ez zenez, hurrengo bilkura ohiko bileretarako itundutako datara (hilabete bakoitzeko azken asteartea) atzeratu nahi ez denez -2024ko ekitaldirako aurrekontu orokorrak lehenbailehen behin-behinean onartu jendaurrean jarri behar baitira-, eta Udalbatza osatzen duten talde politikoek horrela erabakita, ohiko bilkura bati dagokion tratamendua emango zaio bilkura horri.

Bertan aztertuko diren gaiak segidako hauek izango dira, eta bertara puntualki etortzea eskertuko zaizu.

 

 

GAI-ZERRENDA

I. EBAZPENAK

1.- Azken bilkurari dagokion akta onesteko proposamena.

2.- Kultura, kirol, gazteria eta parekidetasun arloetan Udalak emandako zerbitzuengatiko prezio publikoak onesteko proposamena.

3.- 2023-2026 urteetarako Anoetako Udaleko giza baliabideak antolatzeko plangintza-tresna onesteko proposamena.

4.- 2024. ekitaldirako Anoetako Udaleko Aurrekontu Orokorra behin behinean onesteko proposamena.

5.- 2024. ekitaldirako Anoetako Udaleko Plantilla Organikoa eta Lanpostuen zerrenda onesteko proposamena.

 

II. GOBERNU ORGANOEN KONTROLA ETA FISKALIZAZIOA

 

ALKATETZA

6.- Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.

ANTOLAKUNTZA

7.- Kontrol-organoak egindako eragozpenezko txostenen aurka Alkateak emandako ebazpenen berri ematea.

MOZIOAK ETA INTERPELAZIOAK

8.- Tolosaldeko Mugimendu Feministaren mozioa, 2023ko azaroaren 30eko greba feminista orokorraren harira.

9.- Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren mozioa, pentsiodun guztiek gutxienez 1080 euroko diru-sarrerak izatea bermatzeko, 14 ordainsaritan.

10.- Azaroaren 25erako adierazpena, emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko egunari buruzkoa.

GALDE-ERREGUAK

11.- Galde-erreguak.