Eduki publikatzailea
Atzealdea

Azaroaren 30a greba eguna Udaletxean

Anoetako langileen batzarrak eta udal ordezkariek bat egin dute greba feminista orokorrarekin

2023·11·27


Anoetako langileen batzarrak eta udal ordezkariek bat egin dute Euskal Herriko Mugimendu Feministak azaroaren 30rako zaintza eskubide kolektiboaren alde deitutako greba feminista orokorrarekin.  Hori dela eta egun honetan udalean ez da zerbitzurik eskainiko eta herritar guztiei deia luzatzen diete antolatutako mobilizazioetan parte hartzera.

 

Testuinguru horretan, Greba feminista orokorraren harira Tolosaldeko Mugimendu feministak Anoetako Udalari eginiko eskaera onartu, 2024.urterako aurrekontuetan Anoetako zaintza sistemaren diagnostiko erreala eta osatua egin, eta horri erantzungo dion zaintza plan feminista eta integral bat osatzeko diru partida onartu berri du Anoetako udalak.