Eduki publikatzailea
Atzealdea

Aho batez onartu ditu udalbatzak azaroako ez-ohiko bilkuran landutako gaiak

Atzo, azaroak 23, burutu zen ez-ohiko udalbatza nahiz eta hala adostuta ohiko udalbatzaren trataera eman zitzaion. Bertan aho batez onartu ziren bilkurako lehen 5 puntuak:

2023·11·24


1.- Azken bilkurari dagokion akta onesteko proposamena.

2.- Kultura, kirol, gazteria eta parekidetasun arloetan Udalak emandako zerbitzuengatiko prezio publikoak onesteko proposamena.

3.- 2023-2026 urteetarako Anoetako Udaleko giza baliabideak antolatzeko plangintza-tresna onesteko proposamena.

4.- 2024. ekitaldirako Anoetako Udaleko Aurrekontu Orokorra behin behinean onesteko proposamena.

5.- 2024. ekitaldirako Anoetako Udaleko Plantilla Organikoa eta Lanpostuen zerrenda onesteko proposamena.

 

Ondoren alkatetzaren ebazpenen eta kontrol-organoak egindako eragozpenezko txostenen aurka alkateak emandako ebazpenen berri eman ondoren aurkeztutako 3 mozioak tratatu ziren:

 

  • · Tolosaldeko Mugimendu Feministaren mozioa, 2023ko azaroaren 30eko greba feminista orokorraren harira: EH Bilduren aldeko 7 botuekin onartua eta EAJ/PNV ren abstentzioa.

/documents/181185/0/MOZIOA_GREBA+OROKORRA+FEMINISTA.pdf/544f4cd0-ef05-e144-eaeb-b7fd574441e9

  • ·   Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren mozioa, pentsiodun guztiek gutxienez 1080 euroko diru-sarrerak izatea bermatzeko, 14 ordainsaritan: EH Bilduren aldeko 7 botuekin onartua eta EAJ/PNV ren abstentzioa.

/documents/181185/0/mozioa_+pentsioa1080+-.pdf/aa1c6749-76fe-1354-4f81-734aee35d74b

  • Azaroaren 25erako adierazpena, emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko egunari buruzkoa: Aho batez onartua EH Bilduren 7 eta EAJ/PNVren 3 aldeko botuekin.

/documents/181185/0/Azaroak+25+adierazpena.pdf/1bb04536-629f-3235-0adb-f0f8cc242421

Galde erreguen tartean Alkateak hitza hartu eta Udal Gobernuak prestatu duen Gobernu Plana aurkezteko azaroaren 29an burutuko den ekitaldira gonbidatu zituen bai oposizioko kideak zein bertara gerturatutakoak.