Eduki publikatzailea
Atzealdea

58 proposamen zehatz aurkeztu ditu Udaleko Gobernu Taldeak legegintzaldirako

Asteazkenean, azaroaren 29an aurkeztu zuten 2023-2027 urteetarako osatu duten Gobernu Plana.

2023·12·01


58 proposameneko lanketa egin du Udal Taldeak Anoeta hobetzeko helburuarekin; 58 neurri zehatz Anoetako bizi-kalitatea hobetzeko. Jasoko diren neurriek herriguneari nahiz landa eremuari eragingo diete, haur, gazte zein pertsona helduei, bertakoei eta bertaratutakoei. Ekonomia arlokoak izango dira neurri batzuk, hirigintzarekin lotutakoak beste batzuk, garbitasuna kontuan hartuko da, aisialdia, gure nagusien beharrak, euskara, genero-politikak eta feminismoa, ingurumena…horregatik, funtsezkoa izango da herritarrekin elkarlanean aritzea datoz lau urteetan.